Kazetaritza eskolan: 2025-2026

Kazetaritza eskolan (2025-2026): galdera sorta

Gorka Zabaleta 2026ko urtarrilaren 8a

Elkarrizketarako galdera posible batzuk prestatu ditugu, zuei lana errazteko. Hauez gain, besteren bat gehitu nahi baduzue, bikain. Elkarrizketa osatzeko, nahikoa da galdera hauek egitea.

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala? BAI

-Zertarako erabiltzen duzu gehienbat adimen artifiziala? (lanerako, eguneroko bizitzan, informazioa bilatzeko, aisialdirako…)

-Zein abantaila ikusten dizkiozu adimen artifizialaren erabilerari?

-Eta zein arrisku nagusi ikusten dizkiozu?

-Irakaskuntzan ikasleek eta irakasleek ere erabili beharko luketela uste al duzu? Zergatik?

-Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Erabiltzen al duzu adimen artifiziala? EZ

-Zergatik ez duzu erabiltzen adimen artifiziala? (ezagutza falta, konfiantza eza, ez duzulako behar…)

-Zein arrisku edo arazo ikusten dituzu adimen artifizialarekin lotuta?

-Irakaskuntzan ikasleek edo irakasleek erabili beharko luketela iruditzen zaizu?

-Adimen artifizialak gizartearentzat onuraren bat ekar dezakeela uste al duzu?

-Zure ustez, etorkizunean gehiago erabiliko da adimen artifiziala ala ez? Zergatik? Arautu eta mugatu egin beharko litzateke?

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide