Eskerrak eman dizkie udalak Gabonetako ekitaldietan laguntzen aritu diren herritarrei

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 11

Pasa den astelehenean egindako Errege Magoen desfileko une bat. (Juan Luis Romatet)

Eguberrien bueltan antolatutako ekitaldian herritarren aldetik izandako erantzuna "sekulakoa" izan dela nabarmendu du udalak.

Errege Magoek astelehenean egindako desfilearekin amaitu zuten Gabonen bueltan antolatutako ekitaldi sorta. Abendu amaiera eta urtarril hasiera artean makina bat ekintza izan ziren herrian, eta horiek "herriko elkarte, talde eta boluntario askoren inplikazioari esker" antolatu zirela gogoratu du Zumaiako Udalak. 

Hori dela eta, Zumaiako Udalak "eskerrik beroenak" eman nahi dizkie Gabonetako programazioa posible egin duten boluntario, elkarte eta herritar guztiei. "Beste behin ere, Zumaia elkarlanaren eta parte-hartzearen adibide izan da", nabarmendu du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide