Mus txapelketa jokatuko dute datorren ostiralean Elorriagan

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 11

Iazko txapelketako irudia. (Elorriagako Festa Batzordea)

Lau-haizeta elkartean jokatuko dituzte partidak, ostiralean, hilaren 16an, 22:30etik aurrera. Izenak ordu erdi lehenago emango dituzte.

Elorriagan ospatuko dituzten San Sebastian jaien atarian, datorren ostiralean, hilaren 16an, mus txapelketa izango dute jokoan. Partidak auzoko Lau-haizeta elkartean jokatuko dituzte, 22:30ean hasita. Izenak aurrez emango dituzte, 22:00etan elkartean bertan, eta bikoteko 20 euro ordainduko dituzte.

Sariei dagokionez, txapela eta 350 euro jasoko dituzte irabazleek; bigarren sailkatuek garaikurra eta 200 euro dirutan; hirugarren sailkatuek 100 euro, eta laugarrengoek ustekabeko saria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide