Luizi txiki bat izan da Jadarre auzoan

Juan Luis Romatet

Atzoko gertaerako irudia. (Zumaiako Udaltzaingoa)

Atzo arratsaldean izan zen gertaera, Jadarre auzotik inguruko baserrietara eramaten duen errepidean. Inguruan zeuden autoak kendu egin zituzten, eta bidea seinalizatu. 

Goretti ekaitzak izan du eragina herrian, larria izan ez bada ere. Luizia izan zen atzo arratsaldean Jadarren, auzotik inguruko baserrietara eramaten duen errepidean. Eusi asko egin zuen aurreko egunetan, lurrak ezin izan zuen ur gehiago xurgatu, eta magalaren zati bat errepidera erori zen.

Gertaeraren jakitun, Udaltzaingoak inguru hartan aparkatuta zeuden autoak kendu zituen, baita kono gorriekin seinalizatu ere, edozein arrisku ekiditeko. Bidera eroritako lurra datorren astean kenduko dutela ere adierazi du Udaltzaingoak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide