'El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBi' liburua aurkeztuko dute gaur, Oxford aretoan

Juan Luis Romatet

Ahoztar Zelaieta. (Utzitakoa)

Liburuaren egile Ahoztar Zelaieta izango da Zumaian hura aurkezten, Eskubide Sozialen Kartak antolatutako ekitaldian. Saioa 18:30ean izango da, Alondegiko erakusketa aretoan. 

Ahoztar Zelaieta kazetari eta idazleak El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBis liburua aurkeztuko du gaur arratsaldean, Alondegia kultur etxeko Oxford erakusketa aretoan. Zumaiako Eskubide Sozialen Karta taldeak antolatu du saioa, eta 18:30ean hasiko da. Ekitaldia azaroaren 17rako programatu zuten lehendabizikoz, baina bertan behera geratu zen, idazleak izandako osasun arazoak zirela medio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide