Astelehenero egingo dute protesta berriz ere pentsiodunek

Maria Maya Manterola

Gaurko elkarretaratzeko irudi bat. (Juan Luis Romatet)

Aste honetan beteko dira zortzi urte lehen mobilizazioak hasi zituztenetik. Gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzeko eskatzen jarraituko dute astelehenero.

Etenaldia egin dute neguko oporraldian, baina gaurtik, astelehenero biltzen jarraituko dute pentsiodunek. Beren eskakizunak entzunarazteko aterako dira kalera astero, pentsio publiko eta duinak exijitzeko. Aste honetan beteko dira zortzi urte mobilizazioak hasi zituztenetik, eta aurrerantzean ere protestan jarraituko dutela jakinarazi dute.

Pentsioek lanbide arteko gutxieneko soldatari lotuta egoteko, Eusko Legebiltzarrean Herri Ekimen Legegilea (HEL) aurkezteko pausoak eman zituzten, baina hura eztabaidatzeari uko egin zioten EAJk eta PSE-EEk. "Politikariek beste aldera begiratu arren, gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzeko eskatzen" jarraituko dutela argi utzi dute Zumaiako Pentsiodunen Plataformako kideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide