Korokoiak taldeak urteko lehen entsegu irekia egingo du ostiralean

Maria Maya Manterola

Korokoiak taldea, santa eskeko kalejiran. (Maria Maya Manterola)

Saioetan parte hartzeko, ez da esperientziarik nahiz aurrez ezer prestatzeko beharrik izaten. Ostiralean izango da urteko lehen entsegu irekia, Torreberri gaztetxean.

Aurrez ez bezala, ikasturte honetan entsegu irekiak ari da deitzen Korokoiak Zumaiako abesbatza. Hilean behin elkartzen dira, eta saioetan parte hartzeko, ez da esperientziarik nahiz aurrez ezer prestatzeko beharrik izaten. Urteko lehen entsegu irekia ostiral honetan egingo dute, hilaren 16an. Torreberri gaztetxean elkartuko dira 18:30ean.

Entseguetako deialdien berri jasotzeko, WhatsAppeko komunitatea sortu dute; helbide honetan batu daiteke. Harremanetarako, posta elektronikoa erabil daitekeela gaineratu dute: korokoiak@gmail.com helbidea, hain zuzen ere.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide