Urtarrilaren 23an Txalo produkzioak konpainiak Trajea lana taularatuko du Zumaian. Aita Mariko zine aretoko oholtzan izango dira Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreak, eta segurtasun zaintzaile baten eta negozio gizon baten azalean sartuko dira: batak bestea galdekatuko du, saltoki handi batean merkealdietan izandako istripu bat gertatu ondoren.
Antzezlana 20:00etan hasiko da. Sarrerak eskuragai izango dira bihartik, hilak 14, sarrerakzumaia.eus atarian. Egunean bertan sarrerak geratuko balira, antzezlana hasi aurretik salduko lituzkete Aita Mariko leihatilan bertan.