Kamikaz Kolektiboaren eta Maite Aizpuruaren antzezlan bildumak argitaratu ditu Susak

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 13a

Oier Guillan, Maite Aizpurua, Iraia Elias, Xanti Agirrezabalaga eta Erika Olaizola, atzo Donostian egindako aurkezpen ekitaldian. (Susa argitaletxea)

Ganbila bildumako azken bi zenbaki horietan, oraindik ere oholtza gainean ikus daitezken antzezlanak bildu dituzte. Kamikaz Kolektiboaren kasuan, bi antzezlan jaso ditu argitalpenak; Maite Aizpurua eta Infinitudramari dagokionez, berriz, hiru. 

Susa argitaletxeak, Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea (EHAZE) elkartearekin batera, Ganbila liburu bilduma du martxan, euskal antzerkigintzaren ikuspegi zabala emateko asmoarekin. Atzo aurkeztu zituzten Donostia bilduma horren beste bi liburu, Kamikaz Kolektiboaren Fikziraultzaileak, eta Maite Aizpuruaren Herrenaren promesak.

Bi argitalpenek oraindik oholtza gainean ikusgai dauden antzezlanak biltzen dituzte. Iraia Elias zarauztarra, Amancay Gaztañaga zestoarra eta Xanti Agirrezabalaga eta Erika Olaizola azpeitiarra partaide dituen Kamikaz Kolektiboaren kasuan, Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi eta Renata testuak bildu dituzte liburu batean; hiru dira, bestalde, Maite Aizpurua zumaiarrak Infinitudramarekin egin eta liburu batean jasotako testuak: Erresistentzia arazo fisikoa da, Promesa berdina egin diegu lagun guztiei eta Promesarik txikiena.

Ganbila bildumako koordinatzaile Oier Guillanen arabera, Kamikaz Kolektiboaren zein Infinitudramaren proposamenak, biak, "egungo oholtzetan idazketa kolektiboa ulertzeko bi modu garaikideren adierazle dira",

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide