Depresioaren aurkako borrokaren nazioarteko eguna izan zen atzo, urtarrilaren 13a, eta data horren bueltan hitzaldia antolatu du Enor asanblada transfeministak. Gizarte herstura sexu-genero disidentzietan du izena hitzaldiak, eta Aitor Ibarguren Balenziaga osasun eta hezkuntza psikologoak emango du. Saioa 18:30ean izango da, Torreberri Gaztetxean. Hitzaldiaren amaieran, salda beroa eta zizka mizkak izango direla iragarri dute.
Hitzorduko antolatzaileek nabarmendu dutenez, "emakumeek eta disidentziek osasun mental kaltetuagoa izaten dute", gizarteak haiengan eragiten duen indarkeria dela eta. Hitzaldian zehar, sexu-genero disidentziek jasaten duten gizarte hersturen inguruan egindako ikerketaren nondik norakoak azalduko ditu psikologoak.