Vanessa Arbelaitzek eta Maite Egañak irabazi dute Emakumeon Etxeko mus txapelketa

Juan Luis Romatet

Zortzi bikotek hartu zuten parte pasa den ostiralean Emakumeon Etxean jokatu zuten txapelketan. Aurtengoa, antolatutako laugarren aldia izan da. 

Kanpoaldean Goretti ekaitza kolpeka zen bitartean, karta jokotan aritu ziren pasa den ostiralean Zumaiako Emakumeon Etxean. Arratsalde partean jokatu zuten giro ezin hobean Emakumeon Etxeko IV. mus txapelketa, zortzi bikoteren parte hartzearekin. 

Aurtengo aldiko txapeldunak Vanessa Arbelaitz eta Maite Egaña izan dira, finalean Olatz Agirre eta Lourdes Pozuetari irabazi eta gero.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide