Bizipen tailerren beste bi hitzordu antolatu dituzte

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 14a

Guraso talde bat, bizipen tailerretan parte hartzen. (Zumaiako Udala)

0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta egongo dira, otsailean emango dituzte, eta izena emateko epea etzi, ostiralean, zabalduko dute. 

Bizipen tailerren bi saio antolatu dituzte otsailerako, Guraso Eskolak egitasmoaren barruan. Biak ere 0 eta 6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta daude, eta Jon Urdineta psikomotrizistak gidatuko ditu.

Lehena, otsailaren 3an izango da, eta Jolasa eta honen garrantzia du izena. Bigarrena otsailaren 24an izango da, eta landuko duen gaia agresibitatea eta identitatea, ezetza eta bere buruaren zaintza izango da. Biak ere 17:30etik 19:30era bitartean emango ditu. 

Saio hauetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da Branka Gizarte Zerbitzuen bulegoetan (943-86 22 00; brankaharrera@zumaia.eus). Matrikula 21,75 eurokoa izango da. Izen emate epea ostiralean zabalduko dute eta urtarrilaren 23ra arte egongo da irekita. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide