Go!azen telebista saioaren inguruko kontzertuak izango dira Zumaian datorren hilean. Otsailaren 8an izango dira, Zumaiena ikastolako aretoan, eta bi emanaldi eskainiko dituzte egun horretan: 17:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena.
Dagoneko ahitu dira 17:00etako emanaldirako sarrerak; 19:00etako saiorako, berriz, eskuragai dira. 10,60 euroan izango dira salgai, eta sarrerakzumaia.eus webgunearen bidez eskuratu ahal izango dira.