4.700 bildu ditu Caritasek Gabonetako ekitaldietan

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 15a

Gabon Koruak abenduaren 24an Parrokian egindako saioko irudia. (Miriam Romatet)

Jasotako dirua behartsuenei laguntzeko erabiliko duela azaldu elkarteak, eta eskerrak eman dizkie lagundu duten guztiei. 

Azken urteotan egin bezala, azken Eguberrietan ere Caritas elkartearen aldeko diru bilketa egin zuten. Batetik, Zumaiako Udal Musika Bandak emandako kontzertu solidarioan, eta Gabon Koruak abenduaren 24an egindako kalejirarekin batera.

Caritaseko kideek azaldu dutenez, guztira 4.777 euro bildu dituzte ekitaldi horietan. Gala, eskerrak eman nahi dizkiete Gabon Koruari zein Musika Bandari, "eta herriari oro har". Ohi duen bezala, diru hori beharrean dauden pertsonei laguntzeko erabiliko dutela ere jakinarazi dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide