Jaso dituzte sariak Gabonetako ginkanako irabazleek

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 15a

Gabonetako ginkanaren saridunak. (Gertu)

Sei erosketa txartel zozkatu ditu Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak pasa den Gabonetan, 500 euroko balioa duen bat, eta 100 euroko bost. Zozketako irabazleek jaso dituzte dagoeneko sariak.

Herriko merkataritza sustatu eta bezeroen fideltasuna indartzeko asmoz, Gabonetako ginkana egin du Gertu merkatarien eta ostalarien elkarteak pasa diren Eguberrietan. Guztira, 1.000 euroko balioa duten sei erosketa txartel zozkatu ditu Gertuk, 500 euroko bat eta 100 euroko bost bono, alegia.

Behin zozketa eginda, 500 euroko balioa duen erosketa txartela Igone Epeldek irabazi du; 100 euroko txartelak, berriz, Itxaso Urruzunok, Ventura Garciak, Maitano Sorazuk, Gurutze Zendoia eta Elene Antunezek. 

Zozketan parte hartzeko, dendariek banatutako kartilletan lau saltoki desberdinetako zigiluak jaso behar zituzten bezeroek, eta behin haiek betetakoan Alondegiko sarreran eta Turismo Bulegoan utzi.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide