Datozen hilabeteotan hamasei jabetze eskola, bederatzi elkargune, agenda eskaintza oparoa eta hainbat zerbitzu eskainiko ditu Emakumeon Etxeak. Urtarriilaren 9az geroztik zabalik da izen ematea, eta bihar amaituko da, hilak 17. Emakumeon Etxearen webgunean kontsultatu daiteke programazioa, eta izena emateko ere bertara jo daiteke.
Aurreko ikasturteetan martxan zeuden zortzi elkargune egonkortu dira, bestetik –xakea, korrika, pala, futbola, eskubaloia, xaboi komunitarioa, sorgin txokoa eta mendi irteerak–. Berri bat ere sortu da, Hezkuntza feminista elkargunea, hain zuzen. Elkarguneetan parte hartzeko ere izena ematea beharrezkoa dela jakinarazi dute.
Agenda oparoa eta zerbitzuak ere bai
Hitzaldiak, liburu aurkezpenak, solasaldiak nahiz bakarrizketak ere izango dira ekainera artean. Otsailaren 26tik martxoaren 15era artean, gainera, Ez ahazteko gogoratuz. Herriko historia eta emakumeen memoria argazkitan memoria ariketa kolektiboaren erakusketa ikusgai izango da Alondegiko Oxford aretoan. Raixta eguna noiz izango den ere jakinarazi dute: aurten, maiatzaren 30ean emango diete amaiera ikasturteari.
Zerbitzuak ere emango dituzte: aholkularitza juridikoa eta arreta psikologikoa, adibidez. Nabarmendu dute zerbitzuok lagungarriak izan daitezkeela emakume askorentzat, eguneroko arazoei aurre egiteko zein indarkeria-egoeretan babesa izateko. Gainerako zerbitzuak (sexu ahokularitza, edoskitze aholkularitza, liburutegia...) ere eskaintzen jarraituko dute.
Zalantzak argitzeko, Emakumeon Etxera jo daiteke, edo nahiago izatekotan, 633 43 27 62 telefono zenbakira mezua bidali, edo info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbidera idatzi ere bai.