Kaldereroek bihar hasiko dituzte entseguak

Maria Maya Manterola 2026ko urtarrilaren 16a

Kaldereroak, iaz, Odietan. (Juan Luis Romatet)

Otsailaren 7an egingo dute aurten kaldereroen kalejira. Ordura arte, zapaturo egingo dituzte entseguak, Komentuko kaperan. Bihar izango da lehena.

Kaldereroek kalejira egingo dute aurten ere Inauterien atarian. Otsailaren 7an izango da aurten, eta ohiturari eutsiz, mozorroak jantzi eta soinua ateratzeko mailua eta zartagia edo pandereta bat eskuan herriko kaleak zeharkatuko dituzte, festa giroan. 

Kalejira prestatzeko entseguak egingo dituzte datozen egunetan. Bihar izango da lehena, hilak 17, eta zapaturo elkartuko dira, 16:30etik 17:30era Komentuko kaperan. Zumaiar oro gonbidatu dute parte hartzera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide