Txulalai taldeak bere musika ikuskizuna Zumaiara ekarriko du bihar, zapatua, Txiribuelta elkartearen eskutik. Hala, haurrek eta beren familiek zuzeneko musikaz gozatu eta gorputzak astintzeko beta izango dute. Eusebio Gurrutxaga plazan izango da jarduera, 17:00etan hasita, eta arratsaldea elkarrekin igarotzera gonbidatu dituzte Txiribueltakoek Zumaiako familiak.