Elorriaga auzoan gogotik ari dira ospatzen San Sebastian jaiak. Ostirlalean abiatu zituzten festak mus txapelketarekin, eta 60 bikotetatik zumaiar batzuk izan ziren txapeldun, David eta Kepa. Zumaiarrek txapela Elorrioko (Bizkaia) bikote baten aurka lehiatu zuten. Giro ezin hobea izan zela azaldu dute antolatzaileek, eta goizaldera arte luzatu zela jokoa.
Atzo, berriz, Urberu sagardotegian jarraitu zuen festak. 150 lagun inguru bildu ziren bertan afaltzen, eta ondoren Imuntzo eta Beloki trikitilariekin erromeriaz gozatu zuten.
Gaur, berriz, inguruko bost baserritako sagardo dastaketa egitekoak ziren eguerdi partean, eta ondoren bertso bazkaria zuten zain.
(Argazkiak: utzitakoak)