Euskal Ligako lehen garaipena erdietsi du Kbik

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 19a

Kbi B taldeko jokalariak, lehen jardunaldian. (Juan Luis Romatet)

0 eta 4 emaitzarekin irabazi zioten zumaiarrek Zornotzari, Euskal Ligako bigarren jardunaldian. Kbiren B taldeak berdindu egin zuen Hondarribian jokatutako partidetan. 

Emaitza onak lortu dituzte Kbi Zumaiako xake klubeko taldeek pasa den larunbatean jokatutako jardunaldian. A taldeak garaipena lortu zuen Zornotzan (Bizkaia), Euskal Ligako bigarren jardunaldian. B taldeak, bere aldetik, berdindu egin zuen Hondarribia-Marlaxka C-ren aurkako partidetan, Gipuzkoako Ligako bigarren mailan. 

Zornotzaren aurka jokatu zuten Kbi A-ko jokalariek pasa den larunbatean, Euskal Ligako bigarren jardunaldian, eta garaipen handia lortu zuten: 0 eta 4 emaitzarekin gailendu ziren zumaiarrak bizkaitarren aurka. Jardunaldi horretan, Oier Sarasketa, Juan David Becerra, Paulo Alberdi eta Erik Juez aritu ziren Kbiren izenean. Jardunaldi horren ostean, laugarren postuan kokatu da Zumaiako kluba sailkapenean. 

B taldeak, berriz, bina berdindu zuen larunbatean Hondarribia-Marlaxka C taldearen aurkako partidetan. Fermin Lauroba, Oscar Aizpurua, Miguel Angel Aguado eta Iñaki Arrieta aritu ziren larunbatean Hondarribian. Bi jardunaldi jokatuta, bigarren dira zumaiarrak sailkapenean, Gros J-rekin 6 puntutara berdinduta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide