Eduki babestua

Basusta loradenda itxi egingo da bihar, konponketa lanak egiteko

Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 20a

Otsailaren 2an zabalduko ditu berriro ateak dendak, baina denda ireki bitartean lanean jarraituko dutela adierazi dute arduradunek.

Berrikuntza lanak tarteko, Basusta loradendak ateak itxiko ditu bihar, urtarrilak 21. Lanak amaituta, otsailaren 2an zabalduko ditu berriro ateak denak, baina denda itxita egongo den arren, lanean jarraituko dutela adierazi dute arduradunek. Hala, denda berriro ireki bitartean, Basusta loradendak lanean jarraituko du eta eskaerak telefonoz, Whatsapp edota webgune bidez jasoko dituzte. Hau da, loradendaren zerbitzuak jaso nahi dituzten herritarrek 943- 86 26 11 telefonora deitu edo idatzi dezakete, edota www.floristeriabasusta.com webgunean sartu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide