'Irabazi arte' telesailaren 5. denboraldiko lehen kapitulua erakutsiko dute urtarrilaren 31n Aita Marin

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 19a

'Irabazi arte' telesaileko aktore taldea. (EITB)

EITBko telesailaren lehen kapitulua ikusteko aukera izango da Zumaian. Gonbidapenak urtarrilaren 26tik aurrera eskuratu ahal izango dira sarrerakzumaia.eus webgunean.

Irabazi arte telesail arrakastatsua bosgarren denboraldira heldu da, eta haren lehen kapitulua ikusgai izango da urtarrilaren 31n Aita Mari aretoan egingo duten estreinaldian. Emanaldia 17:00etan izango da, eta sarrerak doan izango dira gonbidapenarekin. Haiek datorren astelehenean, hilaren 26an, eskuratu ahal izango dira sarrerakzumaia.eus atarian, goizeko 10:00etatik aurrera. Pertsonako gehienez lau gonbidapen lortu ahal izango direla azaldu du Udaleko Kultura Sailak.

Sinopsia

Arene eta bere lagunek institutuko azken urteari aurre egingo diote. Azken urtea lasaia izango zela ematen zuen arren, azkenean, ez da hola izango: norbait ez dago klubeko festa egunean gertatutakoa ahazteko prest eta denek ordaindu beharko dute gau zorigaiztoko hartan egindakoagatik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide