2025eko urte amaierako eta urte berri hasierako albistea izan zen Zumaian. Azaroaren bukaeran uretara bota zuten Iñaki Olazabal artistaren omenez egindako Zinka eskultura. Hilabete baino gehiagoan desagertuta egon eta gero, urtarrilaren 2an aurkitu zuten errioan, baita Olarrusub urpekaritza taldeko kideek atera ere. Bi zatitan hautsita, udal brigadak duen lokalera eraman zuten, garbitzeko eta, ahal dela, konpontzeko.
Olarrusubek elkarte batzar orokorra egin zuen pasa den larunbatean, eta bisita berezia ere izan zuten. Zinka artelanaren egile Jose Luis Gonzalez Pazos eta Ana Herranz izan ziren Aitzuri frontoian, urpekaritza elkarteko kideei bere esker ona emateko asmoarekin.