Pedagogia feminista hizpide izango dute bihar arratsaldean Zumaiako Emakumeon Etxean. 18:30ean hasita, Aniztasuna vs. araua. Nondik eta nola landu pedagogia feministak ikasgeletan? izeneko hitzaldia eskainiko dute Eihera Kooperatibako kide Kattalin Minerrek eta Iñi Etxezarretak. Saioa euskaraz izango da.
Hitzaldiko antolatzaileek azaldu dutenez, azken garaian "paradigma aldaketa sakonak bizitzen ari gara hezkidetzaren eta pedagogiaren inguruan, ikuspegi feminista batetik". Gai horren inguruan sor daitezkeen galdera batzuk erantzuten saiatuko dira biharko saioan: "Nola interpretatzen ditugu ikasgelak? Zer ikuspegitatik landu ditzakegu balio hezkidetzaileak? Zein da irakasleen eginkizuna? Hezitzaileak garen heinean, zer eraldatzeko prest gaude?".
Hitzaldi horretan, begirada eta praktikak aldatzeko proposamen bat egingo dute Minerrek eta Etxezarretak.