Agurtu dituzte dagoeneko sansebastianak Elorriaga auzoan. San Sebastian eguna ospatuz amaitu dituzte ostiralean hasitako festak. Aurreko egunetan bezala, giro ona nagusitu zen atzokoan ere auzoan.
Eguraldia lagun izan zuten atzokoan, eta jende ugari hurbidu zen festara. Mezarekin hasi da festa eta jarraian herri kirol erakustaldia izan zen Bihurri, Hodei Ezpeleta, Beltza eta Alex Txikon-en eskutik. Flysch etxeko txakolinaren eztarria gozatzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.
Jarraian, Elaia eta Jare Itziarko trikitilariek alaitutako bazkaria egin zuten Urberu sagardotegian, eta festak amaitzeko, txokolate beroa eta bizkotxoa banatu zuten auzoko Lau-Haizeta elkartean.
Jaiak aurtengoari dagokionez amaituta, Elorriagako Festa Batzordeak eskerrak eman nahi dizkie lau egun horietako jaiak izatea posible egin duten guztiei.