Euskal Herrian egiten ari den birako azken kontzertua eskainiko du TOC taldeak Zumaian. Otsailaren 7an izango da, 21:00etik aurrera, Torreberri Gaztetxean. Mungiako taldearekin batera, Aramu igoko da Gaztetxeko oholtzara.
Kontzerturako sarrerak aurrez erosteko aukera izango da oraingo honetan. Datozen bi ostiraletan, hilaren 23an eta 30ean egongo dira txartelak saltzen, Pulpo elkarte parean, 18:00etatik aurrera. Prezioa 7 euro izango da aurrez aldetik erosita, eta 9 euro egunean bertan.