Iazko esperientziak izandako erantzun ona ikusita, urtarrilean ere Aran Santamaria artista zumaiarrak gidatutako beste bi familia tailer programatu dituzte. Lehena, pasa den larunbatean, hilaren 17an eman zuen Alondegian, eta bigarren urtarrilaren 31n eskainiko du. Bigarren tailer horretarako izen ematea gaur zabalduko dute.
Hilaren azken eguneko saioan parte hartu nahiko dutenek izena eman beharko dute Alondegia kultur etxean (943-86 10 56/alondegia@zumaia.eus), bulego ordutegian: 09:30etik 14:00etara. Izen emate epea urtarrilaren 29ra arte egongo da zabalik, eta lehentasuna izango dute aurreko saioetan parte hartu ez dutenek.
Tailer hori 4 urtetik gorako haurrei eta haien familiei zuzenduta dago, eta urtarrilaren 31n izango da, 17:00etatik 18:30era bitartean, Alondegia kultur etxean. Saio horretako gaia aurpegiak izango da.