2025-2026 ikasturteko matrikula aldi berria ireki dute HHI-EPA Urola Kosta eskoletan. Helduen eskolak Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian ematen dituzte, baina nahi duten herritar guztientzako eskaintza publikoa da. Egun hauetan eskoletako ateak zabalduko dituzte ikasturteko eskaintzan matrikula egiteko edota informazioa eskatzeko. Urola Kostako helduen eskolaren eskaintza honakoa da: hasierako ikaskuntzak, DBH titulua, gaztelania eta euskara.
Zumaian, Txomin Agirre kaleko 3. zenbakian (943-14 31 27 telefono zenbakia) dagoen HHI-EPA ikastetxean egin daiteke matrikula honako ikastaroetan: hasierako ikaskuntzak, gaztelania, DBH titulua (ikastaroa Zarauzko zentroan emango dute) eta euskara. Matrikula egiteko, bulegoa urtarrilaren 26tik 30era egongo da zabalik, 10:00etatik 13:00etara.