Agortu dira 'Trajea' antzezlanerako sarrerak

Maria Maya Manterola 2026ko urtarrilaren 22a

Argazkia: Txalo produkzioak.

Internet bidez saldu dira gaur goizean salgai zeuden azken sarrerak. Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza akotreak igoko dira Aita Mariko oholtzara, eta segurtasun zaintzaile baten eta negozio gizon baten azalean sartuko dira. 

Ahitu dira jada bihar Txalo produkzioak konpainiak Zumaian taularatuko duen Trajea antzezlanerako sarrerak. Hilaren 14az geroztik salgai izan dira sarrerakzumaia.eus atarian, eta gaur goizean saldu dira azkenak.

Emanaldia 20:00etan izango da, eta Aita Mariko zine aretoko oholtzan izango dira Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreak. Segurtasun zaintzaile baten eta negozio gizon baten azalean sartuko dira: batak bestea galdekatuko du, saltoki handi batean merkealdietan izandako istripu bat gertatu ondoren. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide