'Vida privada' eta 'Tigre galdua' filmak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 23a

Bi film emango dituzte asteburuan Aita Mari aretoan, helduentzat eta haurrentzat bana. 

Asteburu honetan ere bi film ikusteko aukera izango da Aita Mari zinema aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean Vida privada film frantziarra emango dute; igandean, berriz, Tigre galdua animaziozko filma ikusteko parada izango da haurren saioan. 

Jodie Foster protagonista duen, eta thrillerra eta komedia artean mugitzen den filma da Vida privada. Lilian Steiner psikiatrak (Foster) bere pazienteetako baten heriotzari buruzko ikerketa pribatu bati ekin dio, ziur baitago gizona erail egin dutela. Iazko Canneseko zinema jaialdian aurkeztu zuten filma, eta Donostiako Zinemaldian ere erakutsi zuten. 

Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean, eta sarrerak aurrez erosi ahal izango dira, hemen

Igande arratsaldean, berriz, haurrentzako saioa izango da Zumaiako zinema aretoan. 17:00etan hasita, Tigre galdua animaziozko filma emango dute. Sarrerak hemen eskuratu daitezke aldez aurretik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide