Portugaleteko (Bizkaia) San Nikolas Arraun Taldeak antolatuta, bihar jokatuko da Portugaleteko XIV. Traineru Jaitsiera Bizkaiko herrian. 62 ontzik parte hartuko dute hainbat kategoriatan, eta Zumaiari dagokionez, emakume seniorren trainerua lehiatuko da bertan, baita beteranoen bi traineruak ere.
20 ontzi lehiatuko dira beteranoetan, hamabi emakumezkoetan, 28 gizonezkoetan, eta bi, gazteetan.
Hala, eguerdiko 12:00etan hasiko dira estropadak. Senior emakumeek, beteranoek eta gazteek 4.000 metroko distantzia egingo dute, eta senior gizonek, 5.500 metrokoa.