'Go!azen'-en kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Gukak Gukakideen artean

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 23a

'Go!azen'-eko aktore taldea.

Hurrengo igandean, otsailaren 8an, izango dira kontzertuak Zumaiena aretoan. 19:00etako emanaldirako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukak. Gukakideek bakarrik hartu ahal izango dute parte zozketa horretan. 

Go!azen telesailetik abiatutako kontzertuek geldialdia egingo dute otsailaren 8an Zumaian. Bi emanaldi izango dira igande horretan, 17:00etan lehena eta 19:00etan bigarrena. Udal Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Gukak. 19:00etako emanaldirako sarrerak dira, eta zozketa Gukakideei zuzenduta dago. 

Zozketan parte hartzeko aukera hemen dago. Otsailaren 6ko eguerdira arte parte hartu ahal izango da zozketan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide