Porrotx, Marimotots, Pupu eta Loreren Inauterietako emanaldiko sarrerak, laster salgai

Maria Maya Manterola 2026ko urtarrilaren 25a

Pailazoak, Azkoitian, abenduan eskainitako emanaldi batean. (Julene Frantzesena)

Otsailaren 3an erosi ahal izango dira aurrez aurre, eta agortzen ez badira, Internet bidez ere bai, hurrengo egunean. Otsailaren 16an izango dira pailazoak Zumaienan, Zerua lapurtu dute ikuskizuna eskaintzen.

Aurten ere pailazoen emanaldia izango da Inauterien bueltan Zumaian. Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore otsailaren 16an izango dira herrian, Zerua lapurtu dute ikuskizuna eskaintzen, hain zuzen. Dagoeneko jakinarazi du udalak noiz eta non jarriko dituzten sarrerak salgai: otsailaren 3an, 17:00etatik 18:30era Oxford aretoan eskuratu ahal izango dira, eta pertsona bakoitzak sei erosi ahal izango ditu gehienez ere, bakoitza 6,5 euroren prezioan. Txartelarekin ordaintzea gomendatu dute. 

Aurrez aurre erosi ezin dutenek ere izango dute sarrerak eskuratzeko aukera, sarrerak agortzen ez badira, behintzat. Hurrengo egunean, otsailaren 4ean, sarrerakzumaia.eus atarian jarriko dituzte salgai, 10:00etatik aurrera. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide