Zumaiarrek presentzia dute Gipuzkoako Pilota Federazioaren mendeurreneko liburuan

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 23a

Ezkerretik, Peio Carballo, Javier Carballo eta Daniel Carballo, liburuaren aurkezpenean. (Utzitakoa)

Gipuzkoako Pilota Federazioaren mendeurrena ospatzeko 100 urte botez bote liburua ondu dute. Lurraldeko kluben historia jasotzen du, horien artean, Zumaiako Kirol Elkartearena. Federazioko presidente izandako Javier Carballoren erretratua ere jasotzen du. Liburua haren seme Daniel Carballok koordinatu du. 

Atzo aurkeztu zuten Donostian 100 urte botez bote izeneko liburua. Argitalpena Gipuzkoako Pilota Federazioaren mendeurrenaren bueltan argitaratu dute. Pilotak Gipuzkoan izandako ibilbidea jasotzen du argitalpenak, eta lurraldeko pilota kluben historia ere jasotzen du, Zumaiako Kirol Elkartearena barne. Liburua Daniel Carballo zumaiarrak koordinatu du, eta berea da historia atala ere. 

Zumaiarrek badute presentzia handiagoa liburuan. Hala, Federazioko presidente izan zen Javier Carballoren inguruko pasartea ere jaso dute. Carballo berarenak dira, bestalde, liburua janzten duten hainbat argazki. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide