Eire Mayak Ikasle saria jaso du Huhezinema jaialdian

Julene Frantzesena 2026ko urtarrilaren 24a

Eire Maya –ezkerrean– atzo saria jaso berritan. (Huhezinema)

Zumaiarrak ikasleen sormenari bide emateko banatzen duten Ikasleen saria jaso zuen atzo Aretxabaletan, Zeharkatzen gaituena film laburrari esker. Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak antolatutako zinema jaialdia da Huhezinema.

Eire Maya sortzaile eta musikari zumaiarrak Ikasle saria jaso zuen atzo, ostiralez, Huhezinema jaialdiaren barruan. Hain zuzen ere, ikus-entzunezko komunikazioko ikasleak Zeharkatzen gaituena film laburrari esker jaso du epaimahaiaren aitortza. Atzo jaso zuen Mayak saria Aretxabaletako (Gipuzkoa) Arkupe aretoan egindako sari banaketa ekitaldian.

Huhezik, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak, 2008an jarri zuen martxan Huhezinema jaialdia. Harrezkero, urtez urte egin dute egitasmoa; aurtengoa 19. edizioa izan da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide