Kostako errepidea ireki dute ostera

Erredakzioa 2026ko urtarrilaren 25a

Errepidea itxita dagoela iragartzen duen seinalea. (Aritz Mutiozabal)

Ingrid denboraleagatik ekaitza eta haizete bortitzak espero dira, baita olatu handiak ere. Horregatik itxi dute goizean Zumaia eta Getaria arteko errepidea, baina zabalik da dagoeneko.

Azken egunetan bezala, itsasbazterreko arrisku maila handia tarteko itxi egin dute goizean Zumaia eta Getaria arteko N-634 errepidea, eta denboralea baretuta, irekita dago berriro ere. Getaria eta Zarautz arteko errepide zatia ez dute itxi.

Ingrid denboraleagatik ekaitza eta haizete bortitzak espero dira, eta horregatik itxi dute goizean errepidearen zati bat. Gaurkoa, ordea, ez da kostaldeko errepidea itxi duten lehen aldia. Astean zehar olatu handiak izan dira itsasgorarekin, eta horren ondorioz abisu horia du iragarrita Euskalmetek gaurko ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide