Urteko batzarra egingo du gaur Larrainak

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 26a

Larraina taldeak iaz egindako ekitaldietako bat.

18:00etan egingo dute ekitaldia, Alondegiko Moila gelan. Aztertuko dituzten gaien artean, 2026rako ekintza plana eta elkarteko Zuzendaritza Batzordea daude. 

Urteko batzarra egingo du gaur Larraina euskara taldeak. Alondegiko Moila gelan egingo dute saioa, 18:00etatik aurrera. Bertan, iaz gauzatutako ekintzak eta diru kontuak errepasatuko dituzte, baita aurtengorako prestatutako ekintzen berri eman ere. Batzarra aprobetxatuko dute elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritzeko ere. 

Zumaiako euskaltzale guztiak daude gaur arratsaldean egingo duten ekitaldira gonbidatuta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide