Santelmoak prestatzen hasteko lehen bilera egingo dute otsailaren 10ean, 18.30ean hasita, Komentuko Frantziska Labaien bilera gelan. Bertan, udalak partekatu nahi du herriko elkarte eta eragileekin santelmoen inguruan egindako hausnarketa eta prestatu duten proposamena.
Santelmoak aurten apirilaren 10etik 19ra bitartean ospatuko dira.