Otsailaren 2an, astelehenean, zabalduko da ikasle berrientzako matrikulazio epea, eta hilaren 13an amaituko da. Horregatik, Zumaiako Herri Eskolak ate irekien jardunaldiak eta bisita pertsonalizatuak antolatu ditu eskaintzen dituen hezkuntza aukera desberdinak ezagutarazteko.
Ate irekien jardunaldiak urtarrilaren 31an egingo ditu ikastetxeak: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzakoak 10:00etan euskaraz izango dira, eta 11:00etan gaztelaniaz. DBHkoak, aldiz, 11:30ean hasiko dira Aita Mari 45 zenbakian kokatzen den eraikinean. Aldiz, ate irekien jardunaldietara agertu ezin duten herritarrek bisita pertsonalizatuak egiteko aukera izango dute. Horretarako, aurrez izena eman beharko dute, eguna eta ordua zehazteko; HH eta LH mailetarako 943-89 96 26 telefono zenbakira deitu beharko dute, eta DBHrako, berriz, 943-89 92 53 zenbakira.