Preso, iheslari eta deportatuen aldeko Etxera trail lasterketa eta mendi irteera egin zuten atzo Gernikan (Bizkaia). Parte hartzaileek, lasterketakoek zein mendi irteerakoek, 16 kilometroko bidea egin behar izan zuten.
Inoizko aldi jendetsuena izan da aurtengoa, 750 parte hartzaile inguru izan dituelako, horien artean ehun inguru Zumaiakoak. Eguneko lehen orduetan eguraldiak errespetatu bazuen ere, eguerditik aurrera haizeari eta euriari aurre egin behar izan zioten. Hala ere, irteera puntura gerturatu ziren zumaiar guztiek lortu zuten probak amaitzea.
Trail lasterketan, bigarren postua lortu zuen Nerea Urteagak, 1:24,18 denborarekin, irabazle izan zen Oihana Azkordebeitia Abadiñokoarengandik 28 segundora. Emakumetan baita ere, beste bi zumaiar sailkatu ziren lehen hamarren artean: Jule Olaizola bosgarren izan zen, eta zortzigarren Leire Baraibar.
Hemen ikus daitezke probak eman zituen sailkapenak eta denborak.