Egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko eskaera aurkez daiteke jada

Maria Maya Manterola 2026ko urtarrilaren 27a

Eskabidea egiteko, beharrezkoa da hitzordua eskatzea erreferentziazko gizarte langilearekin. Zaintzaileen eta familiei atseden hartzeko aukera eman nahi diete aldi baterako egonaldiekin. 

Etxean bizi diren baina zainketa behar bereziak dituzten pertsonei arreta emateko helburuarekin, zabaldu dute jada aldi baterako egoitza egonaldien programan eskabidea aurkezteko epea. Programaren bitartez, zaintzaileei eta familiei atseden hartzeko aukera eman nahi diete, batik bat, oporrak hartu ahal izateko, nekea arintzeko edo izan ditzaketen bestelako beharrei erantzuteko. 

Banaka baloratzen dute kasu bakoitza, zaintzailaren eta zaindua den pertsonaren egoera pertsonala, soziala eta familiarra. Zerbitzuak zaintza, arreta pertsonala eta egoitzako baliabideak eskaintzen ditu. Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailaren bitartez jaso daiteke programaren berri, eta bertan egiten dute kasu bakoitzaren balorazioa eta izapidetzea ere. Horretarako, erreferentziazko gizarte langilearekin hitzordua eskatzea beharrezkoa da. Kontaktuan jartzeko, 943-86 22 00 telefono zenbakira deitu edo brankaharrera@zumaia.eus helbidera idatz daiteke. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide