Herriko historia eta emakumeen memoria lantzeko saioa, Emakumeon Etxean

Maria Maya Manterola

Emakumeak, duela hamarkada batzuk, santelmoetan. (Zumaiako Fototeka)

Emakumeei ikusgarritasuna eta ahotsa emateko zenbait saio izan dira azken hilabeteotan Emakumeon Etxean. Saio horiek utzitakoarekin erakusketa osatzeko bilduko dira orain. 

Ez ahazteko gogoratuz izenburupean, zenbait saio izan dira azken hilabeteotan Zumaiako Emakumeon Etxean. Idoia Telleria Maritxalar aritu da lanketa dinamizatzen, herriko historia ezagutzea helburu, betiere, emakumeei ikusgarritasuna eta ahotsa emanez. Irudiak eta argazkiak izan ziren tailerraren oinarria. 

Orain, saio horiek utzitakoarekin erakusketa osatu asmoz, beste hitzordu bat jarri dute. Bihar izango da, Emakumeon Etxean bertan, 17:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide