Sanpedroetan eta santelmoetan kaleko salmenta postuak jartzeko eskaera epea, zabalik

Maria Maya Manterola 2026ko urtarrilaren 27a

Festetako salmenta postu bateko irudia. (Guka)

Otsailaren 13ra artean egin ahal izango da eskaera. Baimena lortzen dutenek postu bakarra jarri ahal izango dute bi festetan.

Santelmoetan eta sanpedroetan Gernika parkean salmenta postuak jartzeko baldintzen berri eman du jada Zumaiako Udalak. Jakinarazi du eskatzaile bakoitzari postu bakarra jartzea baimenduko dietela, eta gehienez ere, hamabost postu egotea baimenduko dutela. Baimena eskuratzen dutenek, ordea, bi jaietan jarri ahal izango dute postua. 

Horretarako, beharrezkoa da eskaera orria bete, eta udaletxean edo telematikoki aurkeztea. Eskaeraren bidez egiaztatu beharko dute postua jartzeko baldintza guztiak betetzen dituztela. Otsailaren 13ra artean aurkeztu ahal izango da. Behin epea amaituta, zozketa egin, eta baimendutakoen zerrenda argitaratuko dute. Orduan egiaztatu beharko dute eskatzaileek baldintzak betetzen dituztela, eta ordain agiria aurkeztu beharko dituzte beranduago.

Zumaiako Udalaren webgunean topa daitezke araudia, deialdia eta eskaera orria. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide