Zapatuan eskainiko die Aran Santamariak bigarren familia tailerra 4 urtetik gorako haurrei eta beren familiei, Alondegiko Oxford aretoan. Saio horretarako oraindik ere plaza batzuk libre daudela jakinarazi du Kultura Sailak.
Parte hartzeko, izena eman beharko da Alondegia kultur etxean (943-86 10 56/alondegia@zumaia.eus), bulego ordutegian: 09:30etik 14:00etara. Lehentasuna izango dute aurreko saioetan parte hartu ez dutenek.
Tailerra arratsaldean izango da, 17:00etatik 18:30era bitartean, Alondegia kultur etxean. Saio horretako gaia aurpegiak izango da.