Gipuzkoako Batel Ligako laugarren jardunaldia jokatuko dute arraunlariek igande honetan, eta oraingoan Zumaian ariko dira lehian kadete, infantil, jubenil eta senior mailako ontziak.
11:00etan abiatuko dira estropadak, Urola ibaian, herrigunetik, irteera puntua Julio Beobide ibilbideko Idoia jatetxearen parean izango dutelako. Itsasoraka egingo dute arraun denek, kategoria bakoitzak dagokion distantzia osatuz.
Hitzordu gehiago larunbatean eta igandean
Zumaiakoa ez da izango asteburuko arraun hitzordu bakarra. Izan ere, larunbatean Euskadiko Ibilbide Luzeko Txapelketak jokatuko dituzte Bidasoa ibaian eguerdi partean, 13:30ean hasita. Aulki mugikorreko lehiaketa hori Hondarribia arraun elkarteak antolatu du.
Igandean, berriz, Sestaon (Bizkaia) lehiatuko dira traineruak, Julian Enrike Oroimenean XVII. Traineru Jaitsieran. Jubenilak eta seniorrak lehiatuko dira bertan, 11:30etik aurrera.