Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketetako partidak jokatuko dituzte asteburuan Aitzurin

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 28a

Aitzuri pilotalekua.

Larunbatean paletako eta eskuzko partida bana jokatuko dituzte Zumaiako pilotalekuan, eta zesta puntako bi igandean.

Pilota partidarik ez da faltako datorren asteburuan ere Aitzuri pilotalekuan. Lau partida jokatuko dituzte guztira, larunbatean eta igandean bina. 

Larunbatean, 17:00etan hasita, infantil mailako paleta larruzko partida jokatuko dute Zumaiak eta Ilunpe 2 taldeek. Gipuzkoako txapelketako partida izango da, eta zumaiarren aldetik Luken Osanbelak eta Aimar Rodriguezek jokatuko dute. 

Ondoren, 19:30ean hasita, kimuen kategoriako eskuz binakako partida jokatuko dute Zumaiak eta Bergarak.. Iker Diri eta Erik Banda izango dira zumaiarren ordezkari. 

Igande goizean, berriz, 10:30ean hasita, zesta puntako bi partida izango dira jokoan. Hasteko, Gipuzkoko txapelketarako puntuagarria den infantil kategoriako partida jokatuko dute Zumaiak eta Danok Bat 3-k. Haitz Leon eta Aner Saizabal kantxaratuko dira Zumaiaren izenean.

Ondoren, Euskadiko txapelketako lehia izango da, kadete mailan. Zumaiako Eñaut Goñi eta Igor Enbil Noain nafarren aurka arituko dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide