Gonbidapenak geratzen dira 'Irabazi arte' telesailaren emanaldirako

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 28a

'Irabazi arte' telesaileko aktore taldea. (EITB)

ETBko telesailaren bosgarren denboraldiaren aurre estreinaldia egingo dute larunbatean Aita Mari aretoan. Sarrerak gonbidapenen bidez emango dira, eta Udaleko Kultura Sailak azaldu duenez, oraindi geratzen dira gonbidapenak. 

Irabazi arte telesail arrakastatsua bosgarren denboraldira heldu da, eta haren lehen kapitulua erakutsiko dute datorren larunbatean Aita Mari aretoan, Euskal Telebistan eman aurretik. Aurre estreinaldiko emanaldia urtarrilaren 31n izango da, 17:00etatik aurrera, Zumaiako zinema aretoan.

Saio horretarako sarrerak doan izango dira, baina aretora sartzeko gonbidapenak eskuratu beharko dituzte interesdunek. Aipatu gonbidapenak sarrerakzumaia.eus webgunean lortu daitezke. Pertsonako lau gonbidapen emango dira gehienez. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide