Palestinako genozidioko pasarte bat kontatzen duen La voz de Hind film tunisiarra emango du gaur Ostarrena zine klub taldeak zineforum saioan. Kaouther Ben Haniak zuzendutako filma 19:00etan emango dute Aita Mari aretoan. Sarrerak aretoko leihatilan izango dira salgai.
Filma iazko Veneziako (Italia) film jaialdian aurkeztu zuten, eta Epaimahaiaren Saria jaso zuen. Aste gutxira Donostiako Zinemaldian izan zen, eta han Ikuslegoaren Saria jaso zuen. Oscar sarietarako hautagaia ere bada, Nazioarteko film onenaren kategorian.
Sinopsia
2024ko urtarrilaren 29a. Ilargi Erdi Gorriko boluntarioak larrialdi-dei bat jaso dute. 6 urteko neskato bat auto batean harrapatuta dago Gazan, erreguka, erreskata dezaten. Telefonoan mantentzen saiatzen diren bitartean, anbulantzia bat bidaltzeko ahalegin oro egingo dute. Hind Rajab zen neskatoaren izena.