Azken egunak Itsasne Zubiriren erakusketa ikusteko

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 29a

Bisitaria Itsasne Zubirik Alondegian duen erakusketan. (Juan Luis Romatet)

Itsasne Zubiri artista sondikoztarraren lanak daude ikusgai igandera arte Alondegiko Oxford aretoan. Darahliren erakusketak hartuko du lekukoa.

Itsasne Zubiri margolariaren Ume begia erakusketa dago egunotan ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Bertan, hiru bilduma desberdin erakutsi ditu artista bizkaitarrak: Ume begia bera, Fantastikoa, eta zuri-beltzezko marrazkiak. 

Erakusketa igande arratsaldera arte egongo da zabalik, Oxford aretoan, egunero 18:00etatik 20:00etara. Larunbat eta igande eguerdian ere zabalduko ditu ateak, 12.30etik 14:00etara.

Datorren astetik aurrera Darahli elkartearen erakusketak hartuko du lekukoa, Alondegiko aretoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide