'Song sung blue (Canción para dos)' eta 'Bob Esponja: una aventura pirata' filmak, asteburuan Aita Marin

Juan Luis Romatet 2026ko urtarrilaren 30a

Bi film emango dituzte asteburu honetan ere Aita Mari aretoan, helduentzat eta haurrentzat bana. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Helduentzako eta haurrentzako film bana emango dute asteburu honetan Zumaiako Aita Mari zinema aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean Song sung blue (Canción para dos) filma emango dute, eta igande arratsaldean Bob Esponja: una aventura pirata animaziozko pelikula.

Hugh Jackman eta Kate Hudson (Oscar sarietarako hautagaia da lan honengatik) aktore dituen filma da Song sung blue (Canción para dos) eta maitasun istorioa eta film musikala nahasten ditu. Neil Diamond musikariaren omenezko taldea osatuko dute biek eta erakutsiko dute inoiz ez dela berandu ametsak betetzeko. 

Filma gaurtik astelehenera bitartean emango dute, 19:30ean, eta sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Igande arratsaldean ere zinema saioa izango da Aita Marin. 17:00etan hasita, Bob Esponja: una aventura pirata animaziozko filma emango dute. Sarrerak hemen erosi ahal izango dira aldez aurretik. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide